Erabilerraztasuna

Web gune honen helburuetako bat era guztietako erabiltzaileentzako erabilerraztasun osoa eskaintzea da.

Web gunearen erabilerraztasunak edozein pertsonak gunera eta guneko edukietara sartzeko aukera izatea adierazten du, gizabanakoaren berezko mugak (ahalmen urritasuna) edo erabilerari dagozkionak (teknologikoak edo ingurumenekoak) gorabehera, adibidez:

  1. Entzumen, ikusmen edo mugitzeko arazoak
  2. Irakurmen edo ulermen arazoak
  3. Teklatua edo sagua erabiltzeko arazoak
  4. Testu bakarreko irakurgailua, pantaila txikia edo konexio geldoa
  5. Eta abar

Web estandarrak

WAI (Web Accessibility Initiative) protokoloaren WCAG (Web Content Accessibility Guidelines) arauak AA mailan betetzen ditu. Arau horiek mundu osoan erabiltzen dira, eta W3C (World Wide Web Consortium) erakundeak Interneterako estandar bezala ofizialki onartzen ditu.

Aipatutako jarraibideen betetze maila (TAW) Web Erabilerraztasun Testaren bidez ikuskatzen da. Lan eta Gizarte Arazoetako Ministerioak, Informazioaren Gizarteko Zerbitzuen eta Merkataritza Elektronikoaren Legeak xedatzen duenaren arabera, sustatutako tresna da.