Deontologi kodea

Inginaritza eta Aholkularitza Enpresen jardunak eta jokabideak eragin nabaria du gizartean. Horrexegatik da garrantzitsua arlo horretako profesionalen (aurrerantzean "aholkulari" deituko diegu) lana etikaren eta zuzenbidearen ildotik joatea, elkarren arteko konfidantza taldekide dituztenekin hasi eta Enpresari, Bezero eta Herri-Administrazioetara zabaldu ahal izateko. Horrela, bada, aholkularien jarduna "Jokabide-Arauoi" lotu beharko zaie.

1. Artikulua - Aholkularien jokabidea

"Aholkularia" zuzentasun osoz arituko da eginkizun guztietan eta horretarako konpromezu hauek bete beharko ditu:

1.1- Lanbideak berak eskatzen dion mailari eutsi egin behar izango dio gizartearen aurrean.

1.2- Bere ekintzen erantzukizuna onartu.

1.3- Egin ditzakeen lanak onartu soilik. Gauza berbera lehiatzerakoan.

1.4- Beste profesiokideekin elkarlanean aritzeko prest egon.

1.5- Lantoki duen herriaren Legedia eta Araudia bete.

1.6- Honako "Jokabide-Arauak" onartu, bultzatu eta defendatu.

2. Artikulua - Profesionaltasuna lanean

"Aholkulariak" lanbidekideekin eta bezeroekin izan ditzan harremanetan hurrengoak izango ditu kontutan:

2.1- Bere taldea osatzen duten lankide guztieikin berdintasunezko eta bidezko tratua izango du, lankideok kalte fisiko edo psikikorik izan ez dezaten ahalegindu, lanari ekiteko baldintzarik egokienak bideratu eta lanbidean aurrera egin eta hobatzeko aukerak eskaini.

2.2- Bezeroaren alde aritu beti, independentzia osoz, inolako barne edo kanpo eraginetara makurtu gabe.

2.3- Biderik aurreratuenak erabili bezeroak nahi duena lortzeko.

2.4- Bezeroengandik lortutako edo bezeroek emandako informazioaren isilpekotasuna bermatu.

2.5- Bezeroarekin aurretiz zehaztu agindutakoaren nondiknorakoak: baldintzak, helburuak, ekintzapidea, zerbitzu-sariak, etab.

2.6- Bezeroarekin aurretik hitzartu gabeko ordainketa eta komisiorik ez onartu.

2.7- Lehiakide leiala izan, azpijokoak erabilita profesioikiderik baztertzen ahalegindu gabe.

2.8- Lehiakidetasunaren aurkako ezer ez egin.

2.9- Ez onartu beste profesiokide baten lana zuzentzeko agindurik, profesiokide hori jakinaren gainean ez badago, beti ere, egindako lanaren

3. Artikulua - Administrazio, enpresa eta bezeroekiko harremanak

"Aholkulariak" hurrengoak bete beharko ditu lana agindu dioten erakundeekiko:

3.1- "Jokabide-Arau" hauek zaindu eta zabalduko ditu.

3.2- Lanbidekideak eta lanbidea bera kaltetzeko izan daiteken ezer ez du egingo.

3.3- Lanbideaz zabalduko den irudia lankidetasun zintzoarena eta isilpekotasunarena izango da.

3.4- Agindutako lana dela eta aurkako interesik ikusten badu aholkulariak, horren berri emango dio bezeroari.

3.5- Lan-agindurik lortzearren diru edo gauzazko zuzeneko edo zeharkako ordainketarik ez du eskainiko.

3.6- Ez du onartuko bezeroarentzat onuragarritzat jotzen ez duen lan-agindurik, bezeroari arrakasta izateko aukera eskasen berri eman arren, ekiteko agindua jasotzen ez badu, behintzat.

4. Artikukua - Gizartearekiko erantzunkizuna

"Aholkulariak" gizartearekiko hurrengo konpromezu hauek bete beharko ditu:

4.1- Gizartearen segurtasuna eta ongizatea zainduko ditu, agindutako lanaren egitasmoan zehar ingurugiroari edo segurtasun-neurriei dagokienean ezetariko  gehiegikeriarik ikusiz gero, horren berri eman beharko diola bezeroari.

4.2- Beste profesiokide baten jokabidean irregulartasunik ikusiz gero, salatu egingo du, bide egokiak erabiliz (Elkartearena, Erakundeena, Baltzuarena ...).

4.3- Ez da partaide izango egoera monopolistak bultzatzen dituzten ekintzetan edo gizartearentzat kaltegarri gerta daitezkeen merkataritza-jokabideak bultzatzeko erabagietan.

4.4- Ez ditu bultzatuko gezurrezkoak agintzen dituzten publizitate-kanpainak.