Antolamendua

Biltzar Orokorra

Biltzar orokorra enpresa kide guztiek osatzen dute, eta euren borondatea adierazteko organoa da. Ohiko eta ezohiko biltzarretan bilduko da, biltzar orokorren baliozkotasuna alde batera utzita, estatutuetan finkatzen den bezala.

Zuzendaritza Batzordea

Zuzendaritza Batzordea honako pertsona hauek osatuko dute:

  • Zuzendaria, elkarteko Biltzar orokorrak aukeratutakoa. uste izatekoa da kargu pertsonala izango dela.
  • Biltzar orokorrak aukeratutako zuzendaritzako sei kide, hiru aholkularitza enpresek proposatutakoak eta beste hiru ingeniaritza enpresek proposatutakoak.

Zuzendaritza Batzordeak pertsona bakarreko honako kargu hauek izango ditu gutxienez, batzordeak bere kideen artean aukeratutakoak: Lehendakariordea, Idazkaria eta Diruzaina. Hiruhilabetean behin gutxienez bildu behar da, eta elkartearen jarduera egoki gauzatzeak hala eskatzen duen guztietan.

Betebeharrak

  1. Elkartearen ohiko kudeaketa zuzentzea, Biltzar orokorraren jarraibideen arabera eta bere kontrolpean.
  2. Biltzar orokorrari ekintza programak proposatzea eta aurretik onartutakoak gauzatzea, betiere Bitzarrari programen gauzapenaren berri emanez.
  3. Biltzar orokorrari aurreko urteko inbentarioa,  txostena eta diru-sarreren aurrekontuaren likidazioa, hurrengo urterako aurrekontuarekin batera, Biltzar orokorrari ematea, Biltzarrak onar ditzan.
  4. Ohiko eta ezohiko biltzar nagusietako gai zerrenda prestatzea eta deialdia egitea.
  5. Enpresa kideek egin ditzaketen proposamenak edo iradokizunak aztertzea, ondorioz hartu behar diren neurriak hartuz.
  6. Biltzar orokorrari interes komunak egoki eta eraginkortasunez defendatzeko proposamenak egitea eta akordioak behar bezala betetzen direla bermatzea.
  7. Biltzar orokorrari enpresa kideek Elkartea ekonomikoki mantentzeko ordaindu behar dituzten kuotak finkatzea eta kuoten zenbatekoa proposatzea.
  8. Kontabilitatea eta kobrantzen eta ordainketen mekanika ikuskatzea, diruzainaren betebeharretatik aparte, horretarako beharrezkotzat jotzen dituen kudeaketa kontroleko sistemak erabiliz.
  9. Edozein erakunderen edo jurisdikzioren aurrean mota guztietako helegiteak jartzeko akordioak hartzea, eta Biltzar orokorrari egiten den lehen bileran akordioen berri ematea.
  10. Estatutuetako arauak interpretatzea eta egon daitezkeen hutsuneak betetzea, betiere elkarteen arloan indarrean dagoen legeriaren arabera.
  11. Ohiko kudeaketa Zuzendari Nagusiaren lana egiteko kontratatutako profesionalaren esku uztea, egoki irizten duen ordezkatzeko ahalmena ematen diolarik, eta, hala behar denean, kentzen diolarik. Idazkaritzaren lanak, besteak beste, Zuzendaritzaren ardurapean geratuko dira.
  12. Estatutuetan zehazten diren gainontzeko betebeharrak

Batzordea

Lehendakaritza

Elkarteko Lehendakaritza elkartearen ordezkaria da, Zuzendaritza Batzordeak eta Biltzar orokorrak hartutako akordioak betearaziko ditu, eta bi aginte-organo horien lehendakaritza izango du.

Lehendakaritzak ordezka daitezkeen ahalmenak izango ditu, eta baita honako hauek ere:

  1. Zuzendaritza Batzordeak eta Biltzar orokorrak egite dituzten bileretarako deialdiak egitea eta bilerak bukatutzat ematea, bileretako eztabaidak zuzentzea, eta bi organo horietako bozketetan banaketa gertatzen denean kalitateko botoa izatea.
  2. Elkartearen ekintza-plana Zuzendaritza Batzordeari proposatzea, elkartearen jarduera bultzatuz eta zuzenduz.
  3. Estatutuen arabera adostutako ordainketak egitea.
  4. Edozein momentutan sor daitezkeen premia handiko arazoei konponbidea ematea, Zuzendaritza Batzordeari egiten den lehenengo bileran arazoen berri emanez.
  5. Elkartea ekitaldi eta kontratu guztietan ordezkatzea, eta baita ahalmenak ematea ere, aurretik Zuzendaritza Batzordearekin adostu eta gero.
  6. Biltzar Orokorrak horretarako berariazko akordioa hartu ondoren ematen dizkion betebeharrak gauzatzea, Biltzarraren betebehar esklusiboak ez direnean.
  7. Oro har, elkartearen defentsarako egokitzat jotzen dituen ekimenak eta zuzemenak gauzatzea, Zuzendaritza Batzordeari eta Biltzar Orokorrari egiten den lehenengo bileran horien berri emanez.
  8. Estatutuetan zehazten diren gainontzeko ahalmenak.

Beste lankidetzak

Tecniberia

Tecniberia. Asociación Española de Empresas de Ingeniería, Consultoría y Servicios Técnicos

www.tecniberia.es