Ongi etorria

AVIC INGENIARITZA ETA AHOLKULARITZA ENPRESEN EUSKAL ELKARTEA da, 1983. urtean sortua. Zerbitzu Aurreratuen sektoreko 30 enpresa baino gehiago biltzen ditu, guztien artean 7.300tik gora profesional. Bere urteko fakturazio orokorra 780 milioi euro ingurukoa da, eta nazioarteko negozioa % 50koa.

AVICen xedea funtsean enpresa kideak ordezkatzea da, eta, oro har, Euskadiko ingeniaritza eta aholkularitzaren sektorea ordezkatzea, enpresen bikaintasunaren alde lan eginez. Bere ikuspegia sektorearen barruan enpresen garapen berritzailerako eta teknologikorako erreferentzia bat izatea da,  lankidetzaren, eraginkortasunaren eta enpresa-etikaren printzipioetan oinarriturik.

Helburuak

  • Ingeniaritza eta aholkularitza (I+C ere deitua) zerbitzuen enpresen interesak sustatzea, babestea eta ordezkatzea
  • Sektoreari edo enpresa kideei eragiten dieten arazoak konpontzen aktiboki jardutea, sektoreko politikaka koordinatuz.
  • I+C enpresak elkartzea eta elkarlana sendotzea.
  • Euskadin garapen teknologikoa sustatzea, ingeniaritza eta aholkularitza jarduerak hori lortzeko duen garrantzia jakitera emanez.
  • Enpresa kideen presentzia eta jarduera bultzatzea, euren zerbitzuak gauzatzen direneko edo gauzatu daitezkeeneko arlo guztietan, hirugarrenen aurrean gaitasun profesional eta etikoa handitzen laguntzen dielarik.
  • Bezeroei ahalik arreta eta zerbitzu onena eskaintzea bultzatzea, erantzukizunaren eta izen onaren bidez enpresa kideen irudia hobetzeko.
  • Elkarteko kideen artean sor daitezkeen gatazketan bitartekaria izatea.

AVICeko lehendakariaren agurra

José Ignacio Arrieta

Ongi etorri AVICera, Ingeniaritza eta Aholkularitza Enpresen Euskal Elkartera. Atsegin handiz agurtzen zaitut, 1983. urtean sortu zen erakunde honekiko interesa adierazi baituzu.

Gure web gunea arakatzerakoan ikusiko duzu AVICek ingeniaritza (zibila, industria, ingurumena) eta aholkularitza (estrategikoa, korporatiboa, teknologikoa) enpresak biltzen dituela. Proiektu komun batean identifikatzen den aniztasun horri esker, AVIC Euskadin ezagutzaren industriaren erreferentzia puntu bihurtu ahal izan da.

Ziurgabetasun aldi honetan, AVICek jarraituko du ingeniaritza eta aholkularitza enpresen interesak defendatzen, zerbitzuak eskaintzen eta enpresa kideen, eta oro har Zerbitzu Aurreratuen sektorearen, lehiakortasunaren hobekuntzarako baldintza egokiak sortzen. Hemendik epe laburrera hainbat erronka dauzkagu. Lehenik eta behin, AVIC instituzioen aurrean nabariago izan dadin lan egingo dugu.

AVICen empresen arteko kooperaketa eta elkarlana lantzen jarraitzea da gure asmoa, baita entitate publiko eta pribatuekin. Honetaz gain, gure bazkideei kalitatezko zerbitzuak eskaintzeko saiatzen gara. Esandako guztia, beti elkartean dugun Kode Deontologikoa erreferentzi bezala harturik.

Ingeniaritza eta aholkularitza enpresa guztiei dei egiten diet elkartze-proiektu honetan parte har dezaten, guztiok elkarrekin krisialditik indarturik irten ahal izateko. AVICen izenean gure web gunera egindako bisita eskertzen dizut, gu hobeto ezagutzeko lagungarria izan zaizulakoan.

Firma de José Ignacio Arrieta

Aitor Alzola
AVICeko lehendakaria