Zerbitzuak

Sektorean sareratzea

  • AVICen gobernu-organoetan, batzordeetan eta lantaldeetan parte hartzeak aukera ematen digu ingeniaritza eta aholkularitzaren sektoreko esperientziak lehentasunez bizitzeko.
  • AVICek enpresa kideekiko elkargune iraunkor bezala funtzionatzen du, eta horri esker, lanbide-bikaintasuna lortu nahi duen elkarlanaren kultura dugu, balio erantsi handiko proiektu berezietarako elkarlana sustatuz.
  • AVICek leku askotako erakunde eta instituzioekin harremanetan jartzeko aukera eskaintzen du.
  • AVICek Zerbitzu Aurreratuen salmenta bultzatzen du askotariko ekonomia-esparruetan, nazioarteko industria sektoreetan edota administrazio publikoetan.

Irudia

  • Sektorea sustatzeko kanpainak gauzatzea, irudia eta bere pertzepzioa hobetzeko.
  • Sektoreko interes kolektiboak ordezkatzea eta defendatzea, lanbidea duintzeko asmoz.
  • AVICen marka-irudia eta kode deontologikoa enpresaren proiekzioa sendotzeko erabiltzea, sektoreko erreferentzia-puntua baita.

Giltza-informazioa

  • Eguneroko informazio-buletin bat prestatzea, aldizkari ofizialetan argitaratzen diren eskaintzei eta lehiaketei buruzko informazioa eta hitzaldi, ekitaldi eta jardunaldietarako deialdien berri ematen duena.
  • Zerga-legeak biltzea, sektoreko enpresen jarduera ekonomikoari eragiten dioten edo eragin diezaioketen araurik garrantzitsuenekin batera.
  • Web gune erabilerraza, kideentzako esparru mugatuarekin, AVICen ohiko funtzionamendua eta sektoreko dokumentazio garrantzitsua ezagutzeko.

Zerbitzu orokorrak

  • Diruz lagundutako prestakuntza enpresa kideentzako, trebetasun arrunteko ikastaroak sektoreko berariazko ezagupenetako ikastaroekin konbinaturik.
  • Erantzukizun zibileko aseguruei buruzko programetan parte hartzea, kideentzako lehentasunezko baldintzetan.
  • Merkatuari buruzko ikerlanak eta sektoreari edo abaguneari dagozkion ikerlanak gauzatzeko laguntza.